XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lenengo atala.Naiezak baiño be zauzkada geiago eragiten deusku eriotzeak, berau dalako naiezik naiezena.
Liburu santuetan iaiotzako eguna baiño obea dala eriotzakoa irakurri-arren
Ezin etxekotu da gure artean eriotzea.
¿Arerio gaiztoren bat eteda?.
¿Zor andiren bat, geuk ezin kitaturikoren bat, garbitu eragitera eteiatorku?.
¿Zer da edo nor da eriotzea?.
Mundutarren begiakaz begiratu-ezkero, eriotzea arerio andi bat da, beste guztiak baiño esku azurtsuetan indar geiago ta biotzean amurru geiago daukazana.
Zerutarren begiakaz begiratu-ezkero ostera, eriotzea Jaungoikoaren eskudun edo